Zerbitzu publikoetan asteak eman duena

Zerbitzu publikoetan asteak eman duena

LAB Zerbitzu Publikoak

Resumen semanal de lo acontecido en los servicios públicos

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko IV. Hitzarmenaren negoziazio mahaia martxan jarri da

Se crea la mesa negociadora del IV convenio de Intervención Social de Gipuzkoa

LAB sindikatua lehen indarra da sektorearen ordezkaritzan. Argi dugu sindikatuon elkarlana bultzatu behar dela eta horretan gaude, sektoreko langileen eskubideak defendatzea eta hobetzea baita gure helburu nagusia. Negoziazio honek, kapitalismo hetero patriarkalak ziklikoki jasaten dituen krisietako baten erdian harrapatzen gaitu, baina hau ez da nahikoa argudio gure aldarrikapenak eta sektorearen duintasuna alde batera uzteko. Azken urteetan gure eros ahalmena galtzen joan gara eta berau berreskuratu behar dugu, bizitzak erdigunean jarriz. Bestetik, gaur arte lortu ditugun eskubideak bermatzea eta berauek hobetzea da gure helburua ere.



Aldi baterako irakasle-ikertzaileen ikerketa merituen aitorpena oztopatzen ez jarraitzea eskatu diegu Jaurlaritzari eta EHUko zuzendaritzari

LABek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean, aldi baterako EHUko irakasle-ikertzaileen ikerketa-merituak aitortuak izateko eskubidea aldarrikatzeko. Horrela, irakasle-ikertzaileen arteko diskriminazioa salatu du sindikatuak.



Nafarroako adineko egoitzetako langileen lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa berresten dugu

Reafirmamos nuestro compromiso para mejorar las condiciones laborales de las trabajadoras de las residencias de mayores de Navarra

Nafarroako adinekoen zentroen sektoreko langileek, LAB, ELA, eta UGT sindikatuen bitartez antolatuta, lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa berretsi nahi izan dute gaur Iruñean egindako agerraldian. Borroka honetan jarraitzen dute patronalen eta Gobernuaren aurrean, eta bat eginda jarraitzen dute, indartsu. Oraingo honetan bost greba egun jarraian egitea erabaki dute.



EAEko eskola-jangela eta garraioan kalitatezko zerbitzua lortzeko, eskaera bat erregistratu dugu elkarrizketa mahaia dei dezaten

Hemos registrado una solicitud para que se convoque una mesa de diálogo con el objetivo de conseguir un servicio de calidad en los comedores y transportes escolares de EAE

Gaur, 2023ko urtarrilaren 9an, eskaera bat erregistratu dugu, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz jaunari eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Xabier Aizpuruari zuzendua, langileen ordezkariekin elkarrizketa mahaia lehenbailehen dei dezaten, gai hauei buruzko negoziazio-prozesua hasteko:



Ingurumen hondamendien aurrean, prebentzio planak eta baliabide gehiago

Frente a los desastres medioambientales, planes de prevención y más recursos

Baliteke jadanik ahaztuak izatea iazko udan jasan genituen sute izugarriak, edo ez oroitzea jada azken uholdeez edo inoiz ezagutu gabeko lehorterik latzenaz, baina argi baino argiago dago klima-aldaketa Nafarroara iritsi dela eta geratzeko asmoz etorri dela. Egoera honetara eraman gaituen eredu harrapari kapitalista zuzentzeko modua aurkitzen dugun bitartean, prebentzioa da ingurumen hondamendien aurka borrokatzeko daukagun tresnarik onena. Eta hondamendi natural gehiago gerta ez daitezen, orain da prebentzio lanak egiteko garaia; orain da baliabideak areagotzeko garaia.

ADM Basozainak klima aldaketa



EAEko Hezkuntza Sailak ez du bertako langileak egonkortzeko borondaterik izan kontsolidazio prozesuetan

El Departamento de Educación de la CAV no ha tenido voluntad de estabilizar sus plantillas en los procesos de consolidación

Abenduaren 31 heldu baino arinago lanpostu publikoen kontsolidazio LEP deialdiak argitaratu behar dira, eta, beraz, hauen oinarrien negoziazioak amaierara iritsi. Hori dela eta, atzo eta gaur, EAEko Hezkuntza Sailak argitaratu ditu deialdi eta oinarriak. LABek adierazten du Hezkuntza Sailaren menpeko langile kolektiboetan oro har ez dela negoziaziorik egon.



Bilboko Udaleko aurrekontuetan zerbitzu publikoak garatzea eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatu dugu

Reclamamos el desarrollo de los servicios públicos y evitar la precarización de las contratas en los presupuestos del Ayuntamiento de Bilbo

Gaur Bilboko Udalaren 2023ko aurrekontua onartzeko azken Udalbatza egin da. Bertan, LABek aurkeztutako zuzenketa eztabaidatu da, eta ez da onartu. Honetaz gain, sindikatuak mobilizazioa egin du Udaletxearen kanpokaldean, aurrekontuotan zerbitzu publikoak garatzea eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatzeko.



Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa ez da Euskal Herriak behar duena

La LOSU no es la ley que necesita Euskal Herria

Abenduaren 22an, bi urteko ibilbide baten ondoren, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (LOSU) onartu zuen Espainiar Kongresuak. Argi dago inondik inora ere ez dela Euskal Herriak behar duen legea, Madrilek jarraituko baitu erabakitzen Estatu osoko eta Hego Euskal Herriko unibertsitateari dagozkion gai nagusien inguruan. Hala ere, badaude aurrerapausoak hainbat gaitan aurreko legeekin konparatuta.



LABek PAI dekretuari EZETZ esatera animatu du, herritarren parte-hartzearen bidez

PAI hezkuntza eredu bihurtuko duen Foru Dekretuaren proiektuak beste urrats bat eman du, Nafarroako Gobernuaren gardentasun atarian kontsulta daiteke jada. LABen izugarria eta onartezina iruditzen zaigu PAIa hizkuntza-eredu bihurtzea, gure nortasunari erasotzen diolako eta, gainera, onura pedagogiko frogaturik gabeko programa delako.



Sindikatuok mobilizazioen dinamika hasi dugu Osakidetzan, negoziazioa eskatzeko eta gure osasun publikoa babesteko

Los sindicatos iniciamos una dinámica de movilizaciones en Osakidetza para exigir negociación y proteger nuestra sanidad pública

Osakidetzaren demokratizazioak Mahai Sektorialaren blokeoa gainditu eta langileen ordezkariekin benetako negoziazioa eta edukiak bultzatzea eskatzen du.

LAB, SATSE, ELA, SME, CCOO eta UGT sindikatuok, Osasuneko Mahai Sektorialeko kideek, urteak daramatzagu salatzen Osakidetzak Mahai Sektorialean ez duela negoziatzen, Osakidetzak nahi duena eta nahi duenean bakarrik tratatzen dela.



EAEko Hezkuntza Sailak eskola publikoetako eskola-garraioaren zerbitzurako diru-partida dekretu baten bidez murriztu nahi duela salatu dugu

Hemos denunciado que el Departamento de Educación de la CAV quiere recortar la partida económica para el servicio de transporte escolar en los centros públicos a través de un decreto

Joan den azaroan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak prozedura bat hasi zuen unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleen eskola-garraioari buruzko dekretu-proiektu bat egiteko, eskola-garraiorako eskubidea eta jangelan kuota murriztua lortzeko eskubidea bereizteko. Dokumentu horretan, Jokin Bildarratzek dio erabaki horrekin egungo aurrekontuarekiko aurrezpen handia ekarriko duela. Erabaki honen aurka gaude, eta mobilizazioa egin dugu gaur, abenduaren 19an, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Kale Nagusia, 85), 10:30ean.



Martxa egin dute Gurutzetako ospitaletik Basurtokoraino Osakidetzako garbiketa azpikontratetako bigarren greba egunean

Marcha desde el hospital de Cruces al de Basurto en la segunda jornada de huelga en subcontratas de limpieza de Osakidetza

Hitzarmenaren negoziazioaren blokeo egoeraren aurrean, homologazio printzipioaren aldeko hiru greba egunetako bigarrena egin dute gaur Osakidetza garbiketa azpikontratetako langileek. Atzo EAEko hiru herrialdeetan egindako mobilizazioen ondoren, gaurkoan bakarra egin dute, Bizkaian, martxa bat Barakaldoko Gurutzetako ospitaletik Basurtokoraino, Bilbon.



LABek onartezintzat jotzen du Navarra Sumak Iruñeko udal haur eskoletan menu jasangarrien programa baztertu izana

LAB considera inadmisible que Na+ tumbe el programa de menús sostenibles en las escuelas infantiles municipales de Pamplona

Azken asteetan, gertatzeko aukera ikusita, LAB “Hemengoak” proiektuaren alde mobilizatu da. Proiektu horrek familien %70aren, langileen %91ren eta eskoletako zuzendaritzen %100aren babesa jaso du.

0 3 Hemengoak



PAGNA: Adinekoen arretarako egoitzetan negozioa egiteari ez!

ANADP: Basta de hacer negocio con la atención a la tercera edad

Nafarroan adinekoen arretarako dauden 71 egoitzetatik bi baino ez dira publikoak eta Nafarroako Gobernuaren mendekoak: El Vergel Iruñean eta Santo Domingo Lizarran. Gainerakoak enpresa pribatuen esku daude, eta, logikoa denez, interesatzen zaien gauza bakarra da etekinak lortzea, egoiliarrek jasotzen duten arretaren kontura eta langileen lan-baldintzen kontura.

ADM Red Residencias




LAB Sindikatua


Langileen pobretzeari aurre egiteko, soldaten eguneratzea eta zerga erreforma aldarrikatzen ditugu

Reivindicamos la actualización salarial y la reforma fiscal para hacer frente al empobrecimiento de las y los trabajadores

Aipatu ohi den “urtarrileko aldapa” aurtengoan handiagoa izaten ari dela salatu dugu gaur Bilbon egindako agerraldian. Bizitzaren garestitzearen aurrean instituzioek neurri partzial eta ez nahikoak besterik ez dituztela salatzearekin batera, soldaten eta pentsioen kontrako erasoa deitoratu du Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak.




“In itinere” istripuak ere saihesten ahal dira

Los accidentes «in itinere» también se pueden evitar

2023 urte honek utzi du gaurgero Euskal Herrian istripuz gertaturiko bigarren lan-heriotza —Nafarroa Garaiko lehena—. 58 urteko A.A. langilea, Irurtzunen bizi zena, gaur goizean hil da Iruñerriko Mankomunitateko (SCPSA) bere lanpostura joatean. Ezer baino lehen, LAB sindikatutik gure dolua eta elkartasuna erakutsi nahi diegu hildakoaren senide, adiskide eta lankideei.

2023an lan istripuan hildako langileak


Presoen etxeratzearen aldeko aldarri sindikala Bilbon, urtarrilaren 7ko mobilizazioen atarian

Presoak etxera bideak jartzeko eskatuz, euskal presoen eskubideen defentsan mobilizatu gara gaur Bilbon sindikatuok (LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde), Sareren eskutik. Bertan izan da Garbiñe Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorra eta salatu du urte luzez kolektiboak pairatu behar izan duen dispertsio politika, eta horrek preso zein senideentzat ekarri duen “sufrimendu justifikaezina”. Gaur presoak etxetik gertuago izatea “mobilizazioari eta presioari esker” dela adierazi du, “eremu politiko-instituzionalean bai sindikatuen artean, bai eremu sozialean adostasun zabaletara iristeko borondatea eta determinazioa izan delako”.


Saharako UGT-Sario sindikatuarekin bildu da LAB

LAB se reúne con el sindicato saharaui UGT-Sario

LAB sindikatuak bilera izan du gaur, nazioarteko harremanen baitan, Saharako UGT-Sario sindikatuarekin. Oraingoan bilkura Euskal Herrian izan da eta bertan parte hartu dute LABetik Garbiñe Aranburu Koordinatzaile Orokorrak, Koldo Saenz Nazioarteko Idazkariak eta idazkaritza bereko kide Txente Rekondok.



Bizilan.eus


Talaia 14. Enegia, krisitik aukera berrien garaira

Talaiaren 14. zenbakia kaleratu dugu. LAB sindikatuko ekintza sozialak eta Ipar Hegoa fundazioak elkarlanean egindako aldizkaria berrikuntzekin dator gainera. Berrikuntzak azalean, itxuraz pixka batmoldatu bait dugu aldizkaria, eta berrikuntzak mamian ere, atal monografikoaz gain ekintza sindikaleko komunitateari tarte bat egiten bait diogu aldizkari eraberrituan.

Talaia 14. Enegia, krisitik aukera berrien garaira





Bideoak


Basozaintza: Ingurumen hondamendien aurrean, prebentzio planak eta baliabide gehiago

Guarderío Forestal: Frente a los desastres medioambientales, planes de prevención y más recursos



Hezkuntza Sailak ez du bertako langileak egonkortzeko borondaterik izan kontsolidazio prozesuetan

Educación no ha tenido voluntad de estabilizar sus plantillas en los procesos de consolidación



ABENDUAK 18: Migratuen Nazioarteko Eguna



Erresidentzietako emakumeak borrokan tinko



Maskaren hondamendia / El desastre de las mascarillas



Bizkaiko egoitzak: Itxialdia amaituta, borrokan aurrera



AHOTSA: Haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua Iruñeko auzo guztietan eskaintzea eskatu dute



Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten



Hauteskunde Sindikalak


2018ko hauteskunde sindikaletako emaitzak hobetzen ari gara hainbat lan zentrotan

Mejoramos los resultados de las elecciones sindicales de 2018 en varios centros de trabajo

Hauteskunde sindikalen aldi trinkoan bete-betean sartuta gaudela, izandako emaitza esanguratsuen berri emateko moduan gaude. Irailetik hona lantoki ugaritan egin dira hauteskunde sindikalak eta hainbat lan-zentro garrantzitsutan sindikaturik bozkatuena izan da LAB, euren artean, CAFeko Irun eta Beasaingo lantokiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018ko hauteskundeetan lortutako lehen postuari eutsiz. Prekaritate larrienaren adierazgarri izan daitekeen Trapagarango Amazonen ere irabazi ditu hauteskundeak LABek.






















Report Page