#AsteakEmana

#AsteakEmana

LAB Zerbitzu Publikoak

Zerbitzu publikoetan asteak eman duena

Resumen semanal de lo acontecido en los servicios públicos


Kaleak hartu ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen gure zerbitzu publikoak hemen adostu eta hemen erabakitzea eskatzeko

Hemos tomado las calles de Bilbo, Donostia y Gasteiz para reclamar que nuestros servicios públicos se acuerden y decidan aquí

Greba eguna izan da gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerbitzu publikoetan eta 27.000 langile atera dira sektoreko soldata eta enpleguak hemen adostea eskatzeko. Xabier Ugartemendia Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkaria Bilboko manifestazioan izan da eta adierazi du Hego Euskal Herrian, Madrilek mugatzen dituela enplegu publikoa eta bere lan baldintzak. “Muga hauek kentzea” eskatu du, “eta hemengo erakundeek hemengo enpleguaren eta lan baldintzen ardura hartzea. EAJk eta PSOEk Madrilen adostutakoa ez da nahikoa, hemen erabaki ahal izatea bermatzen ez duelako, eta inposatzen jarraitzeko aukera zabalik jarraitzen duelako. Gure zerbitzu publikoak hemen adostu eta hemen erabaki nahi ditugu”.




EAJk PSErekin dituen aliantzei men eginez hezkuntza sistemak behar dituen aldaketak egiteko oztopo den EAEko hezkuntza lege berria onartu du

El PNV aprueba la nueva ley de educación de la CAV que supone un obstáculo para acometer los cambios que necesita el sistema educativo obedeciendo a sus alianzas con el PSE

LABek ezezko borobila ematen dio gaur onartu den Hezkuntza Legeari eta borrokan jarraituko du hezkuntza-sistemak behar dituen eraldaketak gauzatu, burujabetzan sakondu eta eskola publikoa eta euskara ardatz dituen legea eskuratu arte. Prozesu luzea izan da hezkuntza legea osatzekoa, hezkuntza komunitateko sindikatu eta eragileok 3 urte luzeko borrokan murgildu gaituena. LAB Sindikatuak burujabetzan sakondu lezakeen lege berria erdiesteko aukera baliatu eta eragiteko determinazioa izan du hasieratik eta hori lortzeko ez dira falta izan legeari egindako ekarpen edo alegazioak, mobilizazio eta grebak edota trantsiziorako proposamenak.


LAB sindikatuak konponbideak eskatu ditu Osasunbidean barneko eta kanpoko erasoen gorakadaren aurrean

LAB exige soluciones ante el aumento de agresiones internas y externas en Osasunbidea

Lan-gainkargako mahaietan Osasunbideko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren 2022ko memoria aurkeztu da. Horretan ikusten da kanpoko zein barruko erasoak nabarmen ugaritu direla. Zifra horiek direla eta, LABek ezinbestekotzat jo du langileak babesteko neurriak hartzea; neurri horiek, aldi berean, egoera salatu duen pertsonari erantzukizuna egozten dioten neurri hertsatzaileak alde batera uzteko balioko dute.



Lortu dugu sindikatuek eta patronalek konpromisoa hartzea Nafarroako esku-hartze sozialeko bigarren hitzarmenaren eremu funtzionalaren inguruan

Hemos conseguido el compromiso del resto de sindicatos y patronales en torno al ámbito funcional del segundo convenio de intervención social de Nafarroa

Estatuko Batzorde Paritarioko Idazkaritzak egindako mehatxuari buruz, azaroaren 8ko bileran, sindikatu guztiek (LAB, CCOO, UGT eta ELA) eta patronalek (ANEIS eta OEIS) aho batez hitz eman genuen eragile bakoitzak bere ikuspegia azalduko zuela Estatuko Batzorde horrek Nafarroako hitzarmenaren eremu funtzionalaren inguruan sortutako zalantzei buruz, bai eta dagozkien argudio juridikoei buruz ere. Hori guztia, azaroaren 23ko bilerarako.



Irakaskuntza publikoko sindikatu gehienok Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin negoziazio bideak irekitzeko beharra planteatu dugu, irakasleak kezkatzen dituzten gaiei heltzeko asmoz, eta ez dugu baztertzen mobilizazioetara jotzea

La mayoría de sindicatos de la enseñanza pública planteamos la necesidad de abrir cauces de negociación con el Departamento de Educación de Nafarroa para abordar los temas que preocupan al profesorado, y no descartamos la convocatoria de movilizaciones

Irakaskuntza publikoko irakasleek urte asko daramatzate erosahalmenaren galera handia jasaten, % 20tik gorakoa kasurik onenean. Oso une konplexuan gaude eta erronka asko ditugu aurre egiteko hezkuntzaren esparruan. Ez da negoziatu ikasleen hezkuntza arreta eta irakasleen lan baldintzak hobetuko dituen aldaketarik. Hobekuntzak aipatzen ditugunean, ratioen, zuzeneko irakaskuntza saioen, burokrazia zein gehiegizko lan zamaren jaitsieraz ari gara, baita soldaten eta plantilen egonkortasunaren igoeraz ere.



Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoko langileak ekintzara pasako dira, baldin eta zentroko zuzendaritzak klinikan lan-baldintza prekarioak mantentzeko erabakiari eusten badio

Las trabajadoras de la clínica psicogeriátrica Josefina Arregi pasarán a la acción si la dirección del centro sigue en su decisión de mantener unas condiciones laborales precarias

Altsasuko Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoko langileek gogorarazi dute klinikan hitzarmen propioa dutela eta 2022ko abenduaren 31n amaitu zela haren indarraldia.


Donostiako Udaltzaingoa Garbera merkatal gunearentzat lanean ari dela salatzen dugu

Denunciamos que la Policía Municipal de Donostia está al servicio del centro comercial Garbera

Zer irudituko litzaiguke Martin Ibabe Donostiako Segurtasun zinegotziak bere etxeko birgaitzeko lanak egiteko Udal brigadak erabiliko balitu, Eneko Goia alkatearen baimenarekin? Eskandalo bat, ezta? Bada, antzeko zerbait gertatu da, Udaltzaingoaren arduradun politikoa den Martin Ibabe zinegotziak, Eneko Goia alkatearen baimenarekin, Donostiako langile publikoak diren udaltzainak enpresa pribatua den Garbera Merkataritza Gune barruan lanean jarri baititu segurtasun lanetan.



%100eko jarraipena izan dute TUVISAn bigarren egunez deitutako lanuzteek

100% de seguimiento en la segunda jornada de paros de TUVISA

Gaur lanuzteen bigarren eguna izan da TUVISAn, eta berriro ere, erakutsi diote inoiz baino elkartuago daudela eta kudeaketa txarrak sortutako gatazka errealitate bat dela erakutsi diote langileek zuzendaritzari. Erabateko jarraipena izan dute dute goizeko 5:00etatik 9:00etara deitutako lau orduko lanuztearekin.



LAB pozik agertu da Osasunbideko karrera profesionalak aurrera jarraitzen duelako eta gainkargari buruzko taldeak martxan jarri direlako

LAB se congratula de que la carrera profesional de Osasunbidea siga adelante y de que se hayan iniciado los grupos de sobrecarga laboral

Aste honetan, LAB sindikatuak eta Osasun Departamentuak sinaturiko akordioaren ondorioz, martxan jarri dira Lehen Arretako eta Arreta Espezializatuko lan gainkargari buruzko lan mahaiak, bai eta oraindik onartua ez duten Osasunbideko langileen karrera profesionala garatzeko mahaia ere. LABek begi onez ikusten du hitzarturikoa betetzen ari dela, eta buru-belarri ari da lanean mahai horietatik atera daitezen Osasunbideko langile guztien lan-baldintzak hobetzeko neurriak.




LAB Sindikatua


Argi-ilunak bertako hitzarmenen lehentasuna ezartzen duen dekretuan

Luces y sombras en el decreto que establece la prioridad de los convenios de aquí

Bertako hitzarmenen lehentasuna ezartzen duen duen errege dekretua publikatu berri da. LABek argi ilunak ikusten dizkio jasotako edukiari. Izan ere, Autonomia Erkidegoetako hitzarmenei lehentasuna ezartzen zaie Estatukoen aurretik, baina baldintza batekin: langileentzat Estatuko hitzarmenak baino onuragarriagoak izatea. Azken zehaztapen horrek bertako negoziazio kolektiboa Estatukoaren menpe jarraitzea ahalbidetuko du. Edonola ere, testuinguru berriak bertako negoziazio kolektiboa babestu eta dagoeneko estatalizatu diren eremuetan hitzarmen propioak berreskuratzeko aukera eskainiko. Hori ez da automatikoa izango ordea, eta LABek bertako negoziazio kolektiboa berreskuratu eta indartzeko lanean jarraituko du.



Frantses estatuko immigrazio legearen onarpenaren ondoren, lanean jarraituko dugu harrera eta lan baldintza duinen bermatzeko

Atzo, immigrazio lege arrazista eta xenofoboa onartu zuten Parisen. Sindikatu abertzale, ezkertiar eta antiarrazista gisa, testu honen edukia salatzen dugu, Estatu frantseseko migrazio-politika bortitza eta inhumanoa larriagotu egingo baitu. Azpimarratu nahi dugu Vincent Bru diputatuak alde bozkatu duela Florence Lasserre abstenitu dela. Lotsagarriak zirezte! Bestalde, Frédérique Espagnac senatariak eta Iñaki Etchaniz diputatuak testuaren aurka bozkatu zuten. Haien erabakia goresten dugu.



Eskubide urraketak amaitzeko eta presoak etxeratzeko eskatu eta Bilboko manifestaziorako dei egin dugu sindikatuok

Los sindicatos pedimos el fin de las vulneraciones de derechos y la vuelta a casa de las y los presos y llamamos a participar en la manifestación de Bilbo

LAB, ELA, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU eta EHNE sindikatuok mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean Sareren Konponbiderako giltzak ekimenaren baitan. Presoen etxeratzea eskatu eta, nola ez, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diegu langileei.



Ikusmiran 15: Fiskalitatea

Hego EHan garatu den zerga politikak aberastasunaren birbanaketa justuari atea itxi eta aberastasun handiak, ondasunak eta enpresa mozkinak babestu ditu.

https://www.iparhegoa.eus/wp-content/uploads/2023/12/Ikusmiran15_aldizkariak-1536x1152.jpg





Bideoak



Kaleak hartu ditugu gure zerbitzu publikoak hemen adostu eta hemen erabakitzea eskatzeko

Hemos tomado las calles para reclamar que nuestros servicios públicos se acuerden y decidan aquí



ANFASeko langileen %90 greba egin dute hitzarmen duin baten alde


Report Page