Zerbitzu publikoetan Asteak Emana 2024.05.17

Zerbitzu publikoetan Asteak Emana 2024.05.17

LAB Zerbitzu Publikoak

Resumen semanal de lo acontecido en los servicios públicos

Enplegu publikoa eta lan-baldintzak hemen erabaki daitezen, emendakinak aurkezteko eskatuko diegu sindikatuok alderdi politikoei

Los sindicatos instaremos a los partidos políticos a que presenten enmiendas para que el empleo público y las condiciones laborales se decidan aquí

LABek, ELAk, CCOOk, STEILASek eta ESK-k alde biko bilerak deitu ditugu Espainiako Estatuko azken hauteskundeetan EAEn ordezakaritza lortu zuten alderdi politikoak, maiatzaren 20an. Bilera horietan sindikatuok proposamen bat aurkeztuko diegu alderdiei, Espainiko Diputatuen Kongresuan zuzenketa bat aurkez dezaten. Zuzenketa hori onartzeak euskal langile publikoen enplegua eta soldatak erabakitzea ahalbidetuko luke.





Langileek baztertu egin dute Bilbobusen UGTk, CCOOk eta USOk babestutako aurreakordio eskasa eta borrokari berrekin diogu

La plantilla rechaza el escaso preacuerdo auspiciado por UGT, CCOO y USO en Bilbobus y retomamos la lucha

Aldarrikapen funtsezkoetakoa zena ere ez zuen jasotzen asteon iragarritako aurreakordioak, hau da, soldatak KPIari lotzearena. Hala, erabakia atzo langileen asanbladara eraman ostean, aurreakordioari ezezkoa eman zioten langileek (287 boto ezezkoaren alde; 249 baiezkoaren alde). Hala, batzordearen gehiengoaren iruzurrari gailendu gatzaizkio langileok.



Datozen egunotan euskararen alde deituriko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu langileak

Euskararen aurkako oldarraldi betean aurkitzen garen honetan, euskaltzaleok euskararen eta gure hizkuntza-eskubideen defentsan irmo azaltzeko prest gaudela argi adieraziko dugu egun hauetan. Oldarraldiak askotariko aurpegiak ditu: epai judizialak, hizkuntza-politika kamustuak eta gero eta anbiziorik gabekoagoak, diskurtso mediatiko-ideologikoak…



Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako LABeko ordezkariok Greba amaierako akordioa betetzea eskatu diegu Kristau Eskola eta Aice-Izea Patronalei

Representantes de LAB de los centros de Iniciativa Social exigimos a las patronales Kristau Eskola y Aice-Izea el cumplimiento del Acuerdo de Fin de Huelga

14 greba egun egin ondoren, aurreko otsailaren 5ean greba amaierako akordioa sinatu zuten Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako patronalek eta ordezkaritza duten sindikatu guztiek. Akordioa sinatu zen momentutik indarrean sartu zen eta langileek zintzo-zintzo hurrengo egunetik bete zuten, beraien lanpostuetara bueltatuz.



Nafarroako itunpeko ikastetxeetako eta ikastoletako langileak mobilizatu egin gara, benetako negoziazio eraginkorra lortzea xede

Trabajadores y trabajadoras de los centros concertados e Ikastolas de Nafarroa nos hemos movilizado con el objetivo de conseguir una negociación real y efectiva

LAB, SEPNA-FSIE, UGT eta ELA sindikatuok jakinarazi nahi dugu, Nafarroako Hezkuntza Ituna duten ikastetxeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa laster amaituko den honetan, ez dugula ez aurrerapenik ikusten eta ez dugula berririk akordio horren balizko negoziazioari buruz. Horrek Hezkuntza Departamentuaren eta sektoreko patronalen borondate eza adierazten du.



Nafarroako Hezkuntza Departamenduak benetako negoziazioa ahalbidetu behar du behingoz

Enplegu publikoa eta lan-baldintzak hemen erabaki daitezen, emendakinak aurkezteko eskatuko diegu sindikatuok alderdi politikoei

Aurreko ikasturtean (2022-23), sindikatuok premiazkotzat jotzen ditugun eskari batzuk planteatu genituen, ikasgeletako hezkuntza-kalitatea eta irakasleon lan-baldintzak hobetzeko: ratioak jaistea, lan-gainkarga murriztea, interinitatea arintzea eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea; Administrazioak berak % 15ean aitortu eta tasatu egin du.



Polizien kidegoak Iruñeko ospitalean egindako erakustaldia gaitzesten dugu

Rechazamos la exhibición de los cuerpos policiales en el recinto hospitalario de Iruñea

LAB sindikatuko kideok salatu nahi dugu, Ospitaleratutako Haurraren Eguna dela eta, polizia-indarrek ospitaleetako zabalgunean egindako erakustaldia. Propagandarako ekintza honen aitzakia izan da goizean zezen-plazara joaterik izan ez duten haurrei ikuskizun hau eskaintzea.



Bizkaiko esku-hartze sozialeko zortzigarren greba egunean patronalak eta aldundia interpelatu ditugu

En el octavo día de huelga de intervención social en Bizkaia hemos interpelado a patronales y diputación

Zerbitzu publikoa ematen dutenez gero, hitzarmen duina premiazkoa dute sektoreko beharginek, eta horregatik dihardute borrokan azken hilabeteotan. Gaur goizean 24 orduko itxialdiari amaiera eman diote eta manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan zehar, Gizardatz patronalaren aurrean geldialdia egin dutelarik, blokeoa behingoz eten dezala exijitzeko oihuekin. Ibilbideak Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean izan du amaiera, eta bertan instituzio publiko horren jarrera salatu dute, bere ardurapeko zerbitzuan lan-baldintza kaskarrak onartu eta gatazkan duen ardurari iskin egiten baitio.



Haur eskolek euskaraz izan behar dutela aldarrikatu dugu Iruñeko kaleetan

Reivindicamos en las calles de Iruñea que las escuelas infantiles deben ser en euskera

Eman haizea euskarari lelopean egingiko mobilizazioan parte hartu dugu LAB sindikatuko kideok. Iruñeko hainbat auzotako gurasoek bultzatutako ekimena izan da, hasiera-hasieratik haurrak euskaraz eskolatzeko eskubidea aldarrikatzea xede izan duena.




LAB Sindikatua


Pentsio sistema publiko eta propio baterako proposamena aurkeztu dugu

Presentamos nuestra propuesta para un sistema público y propio de pensiones

Haritik argitalpenaren ale berrian honakoak proposatu ditugu: zaintzagatiko pentsioa, trantsizioa bideratzeko sistema osagarri publiko, unibertsal eta birbanatzailea eta Gizarte Segurantzaren arloko eskumen osoak.


Lantegiz lantegi zabaldu dugu Palestinan genozidioa geldiarazteko aldarria

Llevamos a los centros de trabajo el clamor para frenar el genocidio en Palestina

S.O.S. Rafah, genozidioa STOP lelopean gaurko deitutako ekimenen baitan, Euskal Herriko hainbat eta hainbat lan-zentrotan palestinar herritarrekiko elkartasuna zabaldu eta Israelek aurrera daraman genozidio ankerra berehala geldiarazteko exijitu dugu.



Lan istripuan zendu den garraiolari nafarraren kasuaren aurrean, sektorean prebentzio neurriak ezartzea premiazkoa dela azpimarratu dugu

Ante el caso del transportista navarro fallecido en accidente laboral, insistimos en que es urgente que se tomen medidas de prevención en el sector

Atzo, maiatzak 13, 51 urteko Lizarrako garraiolari bat hil zen lan-istripuan Valareñan (Zaragoza), gidatzen ari zen kamioia iraulita. Cerio Ensilados enpresako behargina zen. Heriotza honekin 23 dira jada aurten lan-istripuz hil diren langileak, eta horietatik 8 garraiolariak. Datu honek esan nahi du aurten Euskal Herrian lan-istripuak eragindako heriotzen %35 garraioaren sektorean gertatu direla.


Milaka lagunek alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Bilbon eta Iruñean

Miles de personas exigen en Bilbo e Iruñea una alternativa ecosocial justa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Emakumeen Mundu Martxak eta Gune Ekosozialistak deitutako mobilizazioek 60 eragile sozial baino gehiagoren atxikimendua jaso dute. Milaka lagun kalera atera dira gaur Bilbon eta Iruñean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren, Emakumeen Mundu Martxaren eta Gune Ekosozialista erakunde ekologistaren deialdiari jarraituz. Bi mobilizazioetan Rafah, Gaza eta Palestina aipatu dira, genozidioa behingoz geldi dadin.



Langileok kalera aterako gara Rafahko erasoaldia eta palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzera

Los y las trabajadoras saldremos a la calle a denunciar la ofensiva en Rafah y el genocidio contra el pueblo palestino

Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin batera mobilizatuko gara maiatzaren 17an, Hego Euskal Herriko hiriburuetan nahiz lantokiz lantoki. LAB, ELA, CCOO EUSKADI, CCOO NAFARROA, UGT EUSKADI ,ESK, CGT LKN, STEILAS, SOLIDARI, EHNE NAFARROA, ETXALDE eta HIRU sindikatuok honako adierazpen bateratu hau egin dugu:

LABeko Bizkaiko Zerbitzu Publikoetako ordezkariak #WorkersForPalestine




Bideoak



Milaka lagunek alternatiba ekosozial justua aldarrikatu dute Bilbon eta Iruñean



AHOTSA: Iruñeko haur eskola euskaldunen aldeko mobilizazioa



Report Page