Telegra.ph

Telegra.ph

@juanjomolinuevo

Talde honen bidez elkarbanatu ditudan nik egindako publikazioak izan dira Telegra.ph bidez. Laburki azaltzen dizuet zer den eta zertarako balio duen.

Demagun zerbait argitaratu nahi dugula interneten, joko genuke sare sozialetara, edota blog bat egitera; horrek eskatzen du izena ematea eta zenbait pausu luzeak izan daitezkenak. Agian argitaratu nahi duguna da zerbait puntuala. Telegra.ph (eta honen antzeko zenbait webgunek) eskaintzen digute blog sarrera bat egitea, inolako erregistro barik ta modu oso erraz batean.

Sartzen gara Telegra.ph webgunean, izenburu bat idatzi, argitartu nahi dugun testua. Ere igo ahal dira argazkiak edota interneteko argaki ta bideoen estekak zuzenean hor kargatzeko. Azkenik argitaratzeko botoia sakatu eta helbide elektroniko bat sorraraziko du. Helbide hau izango da elkarbanatuko duguna beste pertsona batzuk ikusteko argitartutakoa. Moldaketaren bat egiteko soilik izango da posible nabigatzaileko saio berean egitea, hau da, nabigatzailea itxi aurretik, ostean ezinezkoa izango da aldatzea.

Zertarako da baliagarria? Beno, agian gauza bakar bat publikatu nahi dugu, ordun ez du merezi blog bat sortzea post bakarra jartzeko. Baina ere anonimotasuna ematen duelako, egiak azaleratzeko geure burua arriskuan jarri barik. Batek daki noiz erabili beharko duzuen, beraz gorde errekamaran tresna hau.

Report Page